Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Olaizola II-Imaz / Elezkano II-Rezusta Txapelketako partida, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

Aurretik, Arenas-Osasuna Promesas Bigarren B mailako partida eskainiko da.

Olaizola II-Imaz / Elezkano II-Rezusta Binakako Txapelketako partida ikusteko aukera izango dugu larunbat honetan ETB1en eta eitb.eus-en 18:00etan. Iruñeko pilota jaialdia Artola-Ibai Zabala / Laso-Larunbe norgehiagokarekin osatuko da. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza arduratuko dira kontakizunaz.

Aurretik, 16:00etan hasita, futbol emankizuna izango dugu: Arenas / Osasuna Promesas neurketaren berri emango dute Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak.

Larunbateko eskaintza afizionatu mailako pilotarekin osatuko da ETB4n eta eitb.eus-en, 11:30ean. Paleta Torneo Irekiko elite mailako emakumeen finala izango dugu ikusgai: Irazustabarrena-Mendizabal / Martin-Arrieta. Iñigo Aiestaran eta Olatz Arrizabalaga izango dira esatariak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Pilota