Itxi

telebista

Zinea

'Entre amigos' filma, gaur, ETB2n

EITB

Olivier Baroux zuzendariaren komedia honek hainbat izen famatu ditu aktore-zerrendan; Daniel Auteuil, Gérard Jugnot, François Berléand, Mélanie Doutey eta Isabelle Gélinas, besteak beste.

  • -

    -

Euskal Telebistaren bigarren kateak Entre amigos (Entre amis, 2015) filma eskainiko du gaur, familia guztiak gozatzeko moduko komedia frantses dibertigarria eta entretenigarria. Olivier Baroux zuzendari famatuak idatzi eta zuzendu zuen, eta aktore-zerrendak hainbat izen famatu ditu bere baitan; Daniel Auteuil, Gérard Jugnot, François Berléand, Mélanie Doutey eta Isabelle Gélinas, besteak beste.

Komedia frantses honek Tichard, Gilles eta Phillipperen istorioa aurkezten digu. Lagun onak dira, eta hala izan dira mende erdiz. Hori aitzakiatzat hartuta, adiskidetasun hori ospatzeko, uda batean emazteekin batera bidaia bat egitea erabakiko dute: yate bat alokatu eta Korsikarantz abiatuko dira. Baina ezin dena ongi joan! Elkarbizitza zaildu egingo da itsasontzian; izan ere, bikote bakoitzak bere arazoak ditu, eta, horrez gain, itsasoaren egoeraren bat-bateko aldaketei egin beharko diete aurre. Olatu artean, kexak eta inbidia azaleratuko dira, eta bakoitzak bere bizitzaz eta bikotekidearekin zein gainerakoekin duen harremanaz hausnarketa egin beharko du.

Ez ezazu galdu, gaur, Entre amigos filma, 22:30ean, ETB2n!