Itxi

telebista

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: Leire Zardoya, futbola ez, mesedez

Onintza Aiestaran

EITB

Kirolzalea da, baina ez zaio futbola gustatzen.

Gaurko hautagaiaren izena Leire Zardoya da.&' || 'nbsp;Oso kirolzalea da, baina ez futbolzalea. Gimnasia erritmikoko entrenatzailearen laguntzailea izan da. Pertsona apala da y saioan parte hartzeko aukeratuetako bat balitz, kamera aurrean den bezalakoa izango litzatekeela uste du. Leire neska alaia da. Gauza txarrei buelta eman eta on bihurtzen saiatzen dela esan du, ez daki bere sentimenduak ezkutatzen eta pazientzia handia du. Bestalde, beldurra die altuerari eta urari. Leire edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.