telebista
'El Conquistador'-en castinga
'El Conquistador'eko castinga: Fernando Intxaurbe, 'Zabala' goitizenez
Onintza Aiestaran
EITB
Jaio zenean 5,5 kilogramoko pisua zuen eta bere iritziz ezin zioten beste izengoitirik jarri.
Gaurko hautagaiaren izena Fernando&' || 'nbsp;Intxaurbe da.&' || 'nbsp;Fernando bere burua muturreko egoeretan nola moldatzen den ikusteko, Patagonia ezagutzeko eta jende berria ezagutzeko aurkeztu da saiora. Gizon konstantea da, erregularra eta orekatua. Bestalde, batzuetan onena ohetik ez jaikitzea dela esan du. Izan ere, haserretzen denean mundu osoarekin haserretzen da. Bere lagunek ''Ancho'' deitzen diote. Jaio zenean 5,5 kilogramoko pisua zuen eta, bere iritziz, ezin zioten beste modu batera deitu. Fernando edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.