telebista
'El Conquis'en 12. atala
Berdeek gerra abiatu dute eta Guille da lehen biktima 'errugabea'
EiTB
Jassek Guille kanporatu du makila mozkorren dueluan. Talde urdina desagertuta, Delfo eta Krasi talde gorrira joan dira, eta Guille eta Andrea, aldiz, berdera, Telmok horrela erabakita.
Talde berdeak abenturako egunik txarrenetakoa izan du "El Conquistador del Caribe" saioaren 12. atalean. Jokoa galtzeak eta izendapenek eragindako lurrikararen ondorioz, Jassek Guille kanporatu du dueluan.
Wuii taldea ezin izan da lehiatu mandoen eta kokoen immunitate jokoan Enekoren erruz, gaizki aukeratu baitu mandarra. Taldearen jarrera, Zuriñerena, Maëvarena eta kapitainarena salbu, nahiko axolagabea izan da desafioan. Bilerarako gorde dituzte indar guztiak. Gorriek Andrea taldeko kide berriari eman diote immunitatea, eta Aiorak Gotzon izendatu duenean su eman dio metxari. Taldekide batzuek uste zuten Enekok jarri behar zuela arriskuan berdeetako bat eta beraiek Guille aukeratuko zutela, giro txarrik ez sortzeko. Baina gerra abiatu da eta, guda guztietan bezala, albo-kalteak sortu dira. Gotzonek Enekori egotzi dio Zuriñe arriskuan jarri ez izana esku emanik laztantzen aritzen direlako. Kapitainak mehatxu egin dio horrelako gauzak esaten jarraitzen baldin bazuen jo egingo zuela esanda. Zorionez, urak arrastora sartu dira baina talde berdeko bi alderdien arteko haustura agerian gelditu da.
Berdeen borrokaren beste kaltetua Guille izan da. Rivaseko madrildarrak bera arriskuan jartzeko eskatu du, baina azkarragoa izango balitz, onik aterako zitekeen berdeen arteko gerraren ondorioz. Enekok Jass jarri du arriskuan, eta makila mozkorren duelua kirol ekitaldia baino zerbait gehiago izan da. Guillek izugarrizko ahaleginak egin ditu enborrean, buloien eta Gotzonen oihuen aurka borroka eginez. Saioko bikote zirikatzaileenaren gerra psikologikoak eragina izan du. Jassek ongi jokatu du, hotz eta kalkulatzaile mantendu da dueluaren azken bost minutuetan, eta garaile atera da "El Conquis"eko aurtengo norgehiagokarik bizienean.
Gorriak, bitartean, kanpamentu aberatsean indarrak hartzen ari dira eta pozarren daude berdeen krisialdia dela eta. Delfo eta Krasi ongi hasi dira Ismaren eta Gorrotxaren taldean, baina ezin dira oharkabetu. "Taldekide"en eskopetak beti daude kargaturik, eta dianan Delforen kizkurrak eta Krasiren adats luzeak agertzen hasi dira. Maritxuk eta Anak argi utzi dute barrezka ari zirela.
Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.