Itxi

telebista

22:15ean

'Las Madres del III Reich' filma, gaur, ETB2n

EiTB

Frantzian bahitutako bi nerabeen istorioa kontatzen digu drama honek.

ETB2k 'Madres del III Reich' filma eskainiko du gaur, 22:00etik aurrera. Filme honek Frantzian kokatzen gaitu, 1943. urtean, Bigarren Mundu Gerran. Denis Malleval da zuzendaria eta aktore nagusien artean Flore Bonaventura, Louise Herrero, Macha Meril eta Pierre Kiwitt azaltzen dira.

Alice eta Lisette 17 urteko bi neska dira. Naziek euren familietatik aldendu zituzten, beste hainbat alsaziarren moduan, eta Alemaniara bidali zituzten lanera. Sei hilabete pasatu zituzten nazien doktrinamendu kanpamendu batean, esana betetzen ikasi eta neska alemaniar onak bihurtzeko asmoz. Ondoren, Alice eta Lisette arma arriskutsuak egiteko fabrika baten hasten dira lanean. Bertan, leherketa bat gertatzen da eta sabotaia egitea leporatzen diete.

Bi neska hauek euren jarrera hobetzeko zentro batera bidali nahi dituzte naziek, baina mirari bati esker, haurtzandegi batean azaltzen dira. Hasieran lasai eta pozarren egongo dira, baina, pixkanaka, nazien erregimenak beraientzat prestatuta dutenaz ohartzen hasiko dira.

'Las Madres del III Reich' gaur izango da ikusgai, 22:00etik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema