telebista
'El Conquistador'-en castinga
'El Conquistador'eko castinga: Maialen Delgado, goi mailako jokalaria
Onintza Aiestaran
EITB
Eibar Futbol Taldeko Superligako taldean jokatzen du eta Euskal selekzioan ere aritua da.
Gaurko hautagaiaren izena Maialen Delgado da.&' || 'nbsp;Gazte honek kirola egiten gozatu egiten du. Surfa eta eskalada egiteaz gain, futbolean ere jokatzen du, baina hiruretatik futbola gustatzen zaio gehienbat. Halaber, Eibarren Superligako taldean jokatzen du eta Euskal selekzioan ere aritua da. Bere hitzetan, grinatsua da eta irrika handia du eta galtzea gorroto du. Aukeratuetako bat bada, janariarekin arazoak izango dituela esan du, jaten mizkina dela aitortu baitu. Maialen edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.