Itxi

telebista

21:45ean

Andoni Gago eta Kerman Lejarragaren txapelketak, gaur, zuzenean, ETB1en

A.A.| EiTB

Arratsaldez pilota emanaldia izango dugu Iruñetik, Buruz Buruko Txapelketako bi partidarekin. Bengoetxea VI/Elezkano II eta Urretabizkaia II-Etxeberria.

0:22
lejarraga

Gaur, 21:45etik aurrera, Euskal Telebistak zuzeneko boxeo emanaldia eskainiko du Bilbotik. Bertan, Andoni Gagoren eta Kerman Lejarragarren txapelketak izango ditugu ikusgai. Pedro Mari Goikoetxeak gidatuko du emanaldia Manu Maritxalarrek eta Ibon Larrinagak lagunduta.

Lehenengo borrokaldian Andoni Gago eta Geoffrey Dos Santos arituko dira, Europar Batasuneko gerrikoa jokoan dagoela. Gago bilbotarrak 18 borrokaldi irabazi ditu, hiru galdu eta hiru berdindu. Dos Santos frantziarrak orain arte egindako 11 neurketetan garaipena lortu du.

Bigarren borrokaldia Jorge Forteak eta Azael Cosiok egingo dute eta superwelter pisuko Latino Txapelketa izango da.

Saioari amaiera emateko, norgehiagoka nagusia: Kerman Lejarraga-Bradley Skeete, welter pisuko Europako Txapelketan. Lejarraga morgatarrak orain arte egindako 24 norgehiagokak irabazi ditu; Skeete britainiarrak bakarra galdu du 28 borrokaldi egin ondoren. Estilo ezberdineko bi boxeolari aurrez aurre titulu handi baten bila. Euskal boxeoak Europako txapeldun bat izan dezake 45 urte geroago.

Iruñeko pilota jaialdia

Arratsaldez, pilota emankizuna izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en. Hasteko, 16:00etan, bezperan Bergaran jokatutako Mendizabal III-Martija/Jaka-Merino II norgehiagoka izango da ikusgai. Ondoren, Iruñeko Labrit pilotalekuarekin zuzenean bat eginez, beste hiru partida: Victor-Larunbe/Laso-Imaz, Bengoetxea VI/Elezkano II (Buruz Buruko Txapelketa) eta Urretabizkaia II/Etxeberria (Promozio Txapelketa). Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza arduratuko dira kontakizunaz.