telebista
Zinema
'¡Porque lo digo yo!' filma, gaur gauean, ETB2n
EITB
Michael Lehmannek zuzendutako komedia erromantiko honetan parte hartu dute Diane Keaton, Mandy Moore, Lauren Graham, Piper Perabo eta Gabriel Macht aktoreek, besteak beste.
¡Porque lo digo yo! (Because I Said so, 2007) filma eskainiko du ETB2k gaur gauean. Michael Lehmannek zuzendutako komedia erromantiko honetan parte hartu dute Diane Keaton, Mandy Moore, Lauren Graham, Piper Perabo eta Gabriel Macht aktoreek, besteak beste.
Film estatubatuar honek Daphne Wilderen istorioa kontatzen du; ama da, eta bere alabekiko maitasunak ez du mugarik ezagutzen. Hiru alaba ditu: Maffie psikologoa eta hiruetatik egonkorrena, Mae lotsagabea eta Milly ezegonkor eta maitagarria. Maitasunari eta bikotekideak topatzeari dagokionean, Daphnek ez du nahi alaba gazteenak berak egindako akats berak egitea, eta horrenbestez, alabarentzat ezin hobea dela uste duen gizon batekin hitzordu bat antolatu dio. Alabak ez zekien, ordea, hitzordu hau topatzeko amak online plataforma batean alabari buruzko iragarki bat zintzilikatu zuela.
Ez ezazu galdu, ¡Porque lo digo yo! Filma, 22:30etik aurrera, ETB2n!