Itxi

telebista

22:30ean

Pedro Sanchezen gobernua hizpide, gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioan

EITB

Saioak, gainera, Rajoyren ondorengoa hautatzeko PPren barruan piztu den gerra aztertuko du García-Margallo ministro ohiarekin.

  • -

    -

Gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioa egun-eguneko egoera politikoan murgilduko da. Hasteko, saioak Pedro Sanchezek sortu duen gobernu berriaren analisia egingo du. Oihartzun handiko fitxaketek osatutako gobernua da, egonkorra, baina profil eta ideologia ezberdinek osatzen dute. Zer iruditzen zaie gure 50 herritarrei Espainiako gobernu berria? PPren oposizio gogorrari aurre egitea lortuko ote du?

Bestalde, PPren barruan piztu den iskanbila izango da hizpide. Rajoyren ondorengoa hautatzeko mugimenduak hasi dira, eta Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri Gaietarako ministro ohiaren bisita jasoko dute horren inguruan hitz egiteko. Garcia-Margallok aste honetan adierazi du edozer egiteko prest egongo dela Soraya Saenz de Santamariaren ibilbide politikoarekin amaitzeko. Halaber, Tito Irazusta, Irantzu Varela, Fernando Palacios eta Galder del Campo solaskideek PPren baitan egun dagoen egoera aztertuko dute mahai-inguruan.

'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.