Itxi

telebista

Cine Éxito

'Prisioneros' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

Anna, sei urteko neskatoa, eta bere laguna desagertu egin dira, eta ez dirudi Poliziak aurkituko dituenik. Aitak, etsita, bere aldetik ikertzea erabakiko du.

Gaur gauean, ETB2k Prisioneros (Prisioners, 2013) filma eskainiko du. Denis Villenuevek (La llegada, Blade Runner 2049 eta abar) bere gain hartu du Prisioneros lan estatubatuarraren zuzendaritza ere. Hollywoodeko hainbat izar aritu dira film honetan; Hugh Jackman, Jake Gyllenhaal, Viola Davis eta María Bello, besteak beste.

Galdera sinple bat da thriller honen ardatza: noraino iristeko prest egongo zinateke zure familia babesteko? Guraso den edozeinek izan dezakeen amesgaizto handienari egin beharko dio aurre Keller Doverrek (Hugh Jackman). Bere sei urteko alaba, Anna, (Erin Gerasimovich) eta Joy laguna (Kyla-Drew) desagertu egin dira, eta, orduek aurrera egin ahala, alaba berriro ez ikusteko beldurra handitzen doa. Polizia hainbat arrastoren atzetik badabil ere, ez dirudi aurkituko dituenik. Egoera horren aurrean, Doverrek ikerketa propioa egitea erabakiko du.

Prisioneros gaur izango da ikusgai ETB2n, 22:30etik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema