telebista
20:00etatik
'Historias a Bocados' saioa Igeldon izango da gaur arratsaldean
EITB
Besteak beste, Akelarre jatetxea bisitatuko du Hung Faik, eta Pedro Subijana sukaldariaren istorio gastronomikoak entzungo ditu.
Gaur, 'Historias a Bocados' saioan, Hung Fai sukaldaria Igeldora joango da, bertako bizilagunen sukalde giroko kontuak ezagutzeko asmoz. Hung Faik Pedro Subijana sukaldariaren Akelarre jatetxean hasiko du bere bisita, eta Subijanaren hamaika istorio gastronomiko ezagutuko ditu. Akelarre jatetxeko aretoak eta Oteiza Espazioa ezagutuko ditu, eta Pedro Subijanak landatzen dituen jateko loreak dastatuko ditu.
Horrez gain, Margarita Martinen istorioek ere Hung Fai sukaldariaren arreta erakarriko dute. Igeldoko Behatoki Meteorologikoaren zuzendaria da, eta klima eta eguraldiaren aurreikuspenaren inguruko datu guztiak emango dizkio Hung Fairi, euskal pastel zati bat elkarrekin jaten duten bitartean.
Amaitzeko, Hung Faik Marimar Hontoria ezagutuko du. Basoaren erdian zuhaitzez eta lorez inguratuta dauden etxebizitza batzuk kudeatzen ditu. Marrubi eta sasi-lahar zurtoinekin egindako entsalada prestatuko dute batera.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.