telebista
22:30ean
'Eliza handiak, bekatu handiak' atala, gaur gauean, 'Una Historia de Vasconia' saioan
EITB
XIV. eta XVI. mendeen arteko euskal arte gotikoa aztertuko du Alberto Santana historialariak aurkezten duen saioak.
-
Antzinako eliza bat. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, 'Una Historia de Vasconia' saioak Eliza handiak, bekatu handiak atala eskainiko du ETB2n. Euskal Herriko tenplu eta katedral gotikoak, garaiko bandoen arteko borroka eta estatuen arteko gatazketan jatorria dutela erakutsiko du Alberto Santanak gidatzen duen saioak. Gizarteak orduan zuen nahasmenduaren ondorio izan ziren. Nola liteke biolentziazko eta odolezko kaos haren erdian hainbesteko edertasuna eta bikaintasuna sortzea?
Saioak irudietan erakutsiko ditu XIV. eta XVI. mendeen arteko euskal arte gotikoaren adierazpenik onenak, eta garai hartan sortu eta eraiki ziren tenplu, eliza eta katedralen atzean dauden sustatzaileen handinahiak, arrakastak eta miseriak emango ditu ezagutzera. Eraikin haien atzean, giza miseria zegoen. Errege zalantzati eta arriskutsuek, noble adultero eta parrizidek, merkatari diruzale eta handikiek, elizgizon sofistikatu eta intelektualek... dirutza handiak eman zituzten euren bekatuak publikoki garbitu, eta azken epaiketaren egunean Jainkoaren zigorraz libratzeko.
'Una Historia de Vasconia' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.