Iruñean, Basotxo kaleko obretan aspaldiko gorpuzkiak aurkitu dituzte. Erdi Aroko 30 pertsonarenak omen dira. Lehen datuen arabera, garai hartako komentu batekin lotuta daude topatu diren aztarnak.
Xabier Irujo historialari, filosofo, filologo eta ABko Renoko unibertsitateko irakaslea "Ahoz Aho" saioan izan da. Unibertsitatean Euskal Ikerketa Zentroan egiten duten lanaz, euskaldun izateaz, historiaz eta argitaratutako liburuez aritu da, besteak beste.
Kezkatuta dago Zestoako Udala herriko gazteek Uztapide, Zestoako bertsolari erreferentea, nor zen ez dakitelako. Hori dela eta, "Uztapide plazara" astea antolatu dute. "Egun On Euskadi"k Pako Aristiri galdetu dio, 2.000 urtean kaleratu zuen "Nire Uztapide" liburua berrargitaratu baitute.
"Soinu-tresnak Euskal Herri musikan" entziklopedia, liburu eta CDz osatuta dago. Gaurkoan, lehen alean aurki daiteken musika tresna baten laguntzaz liluratu gaituzte Juan Mari Beltran, Aitor Gabilondo eta Errege Beldak.
Juan Mari Beltran izan dute gonbidatu, Euskal Herri mailan dugun euskal musika tradizionalaren gaur egungo ikertzaile garrantzitsuenetarikoa. Bere azken lana, flauten inguruko proiektua da, "Soinu-tresnak Euskal Herri musikan" entziklopedia.
Orain arte Euskadin topatutako Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerrian, Bilbon. Aurkikuntza Begoñako Argia proiektuaren baitan egin du Aranzadik. Anartz Ormazak eman dizkigu xehetasun guztiak.
Euskal Herrian bada leku bat neandertalei buruzko gako asko biltzen dituena. Aranbaltzako aztarnategia, Barrikan, aire librean Kantauri isurialdean dagoen garrantzitsuena. Bilboko Arkeologi museoko Joseba Rios-Garaizarrek bertan aurkitutako aztarnen azalpenak eman ditu.
Anderik Ande proiektua burutzen dabil Jon Artano. Argentinan da bera, eta Jorge Iriberrirekin, euskal jatorriko argentinar batekin, elkarrizketa bat izan duela kontatu digu. Baina ez da nolanahiko elkarrizketa izan, Atlantis Espedizioari buruzkoa baizik, bertako protagonistetako baita Jorge.
Juanito Gallastegik 88 urte ditu eta hiru urte zituen 1937ko Martxoaren 31 hartan hegazkin faxistek Durango bonbardatu zutenean. Amarekin zegoen bera etxean eta bizitako esperientzia hori kontatzera etorri da.
Hilario Arbelaitz, Zuberoa Jatetxeko sukaldaria ezagutu dute Gaizka eta Kepak. 52 urte daramatza Hilariok sukaldean lanean, eta dioenez, gustura aritu da. Oiartzungo baserri zaharrenean daukate jatetxea, Garbunon. Baina Hilariorentzat garrantzitsuena, ohitura eta zapore zaharrak ez ahaztea da.
Imanol Zubelzuren ustez, kanpotik ekarritako errezeta eta teknikak gure egiteko izan dugun ibilbidea da, euskal sukaldaritzaren oinarri azpimarragarri bat. XIX.mendearen amaieran, garaiko aristokratak hemengo kostaldeetako herrietara etortzen ziren oporretan, eta beraiekin batera, sukaldariak.
Kortseben prestaketan adituak ziren Erromatarrak. Italian kontserben industriak izugarrizko ospea zeukan, eta hori horrela izanda, industria hori hedatzea pentsatu zuten. XIX.mendean iritsi ziren kontserbak Euskal Herrira eta honi buruz asko daki Nardín Kontserbak-eko Mila Oliveri Olaizolak.
Espeziak jakiak eta, batez ere, haragia kontserbatzeko erabiltzen ziren garai batean. Euskal Herrian kontserbaziorako espezia bat nagusitu zen, gatza. Gehiago jakin nahian, Añanako Gatz Haranera joan gara. Bertan aurkitu dute Leire Arana del Arco, Gesaltza Añanako Gatz Haranaren Fundazioko kidea.
Gizakiaren gorputza, neolitoan izan zen esnekiak prozesatzeko gai. Baina esnekiez gain, zerealak lantzen ere hasi zen gizakia garai hartan. Elikadura aldaketa bat ekarri zuen horrek, eta aldaketa horri buruz gehiago jakiteko Aranzadiko Historiaurre Sailera jo dugu, Jexux Tapia Sagarnarengana.
Ekainberrin izan gara oraingoan. Ekain kobazuloaren erreplika ikus dezakegu bertan. Gainera, Ainhoa Ostolaza ere ezagutu dugu, Ekainberriko gida. Berak azaldu digu gure arbasoek Paleolitoan zer jaten zuten, eta jaki horiek nola lortzen zituzten.
1.512an suntsitu zuten, baina orain, 10 urteko lanen ostean, Iruñea inguruko gaztelurik zaharrenak, dorre berria dauka. Arkeologo eta boluntarioak zaharberritze lanetan aritu dira buru belarri. Indusketekin jarraituko dute orain.
Kaxilda Hernaez bere garairako ez ohiko emakumea izan zen. Duela 108 urte Zizurkilgo umezurztegian jaioa, agortzen ez zen borroka sena zuen; Francoren altxamenduaren ostean edo II. Mundu gerran erakutsi zuen bezala. Joseba Aurkerena historialariak eman dizkigu xehetasunak.
Greba asko eta oso gogorrak bizi izan zituzten XIX. mende amaierako XX. mendeko langileek. Urte bakarrean (1910etik 1911ra bitartean) 40 greba oso gogor egin zituzten.
Industrializazioarekin batera jaio zen Athletic Club futbol taldea ere. Bilbo inguruko meatze eta lantegietara etorritako langile inglesek sortu zuten. Hasiera kamiseta zuri-urdinak zituzten.
Azpiegitura lan handiak egin behar izan zituen hiriak urte gutxitan, estolderia eta saneamentu lanak adibidez. Ponpa-etxean hasierako makineria gordetzen dute oraindik.
Industrializazioaren eraginez trenbideak sortu ziren garai berean iritsi zen Euskal Herrira soinu txikia. Italiarrek ekarri zuten XIX. mende amaieran eta laster geureganatu genuen euskaldunok.
Belozipedoa izena eman zioten bizikletari sortu zenean. Emakume askok erosi omen zuten, batera eta bestera mugitzeko erraztasuna eman zielako. Baina ez zegoen ongi ikusia emakumeak bizikletan ibiltzea.
Txapari esker, emakumearen lana asko arindu zen. Alde batetik, zutik lan egin zezakeelako, beheko suan makurtuta edo belaunikatuta aritu ordez. Bestetik, aldi berean elaborazio bat baino gehiago egiteko aukera eman ziolako.
Gerraren izugarrikeriaren sinbolo bilakatu zen Gernika 1937an. George Steer kazetariak azaleratu zuen sarraskia eta nazien inplikazioa. Manipulazioa erabili zuen Francoren erregimenaren propagandak bonbardaketaren egileak ezkutatzeko.
Jon Ajuriak, atxilotu eta fusilatu zuten Justo Ajuriaren semeak, aita eraman zuen omenaldi horretara. Urte haietan egiazki Euskal Herrian gertatu zena jakitearen garrantzia azpimarratu du.
1936- 1945 urteen artean fusilatu zituztenei omenaldia egingo die Gogora Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak. Egoerarik zailenean ere demokraziaren aldeko jarrera hartu zutela gogorarazi eta goraipatuko dute.
Larraitzen, Urriak 31 batean, izugarrizko festibala egin omen zuten, orgia eta guzti prentsak esan zuenez. Erramun Amundarain "Ez Dok Amairu" taldearen zaleak azaldu digu, benetan bertan gertatu zena.
Oiartzunera joan gara orain, Oskarbi taldeko kide den Jose Luis Trekuren etxera. Bertan kontatu digu zentsura nola bizi zuten, baita bizitako istorio batzuk ere.
Irkus, Iker eta Ugutz Robles eta Txabi Villaberdek, Soroak taldea. Lehen hiruekin izan gara eta esan liteke, gizon hauei zor diegula Euskal kantagintza berriaren sorrera.
Kantabriako Unibertsitateko ikerlari talde batek frogatu du haurren parte-hartzea haitzuloetako margoetan. Ana Galarraga dibulgatzaileak ikerketaren xehetasunak kontatu ditu "Ahoz Aho"n.
"Euskal gaizkileak" podcasteko soinu teknikaria da Iñigo Etxarri. Ardura handia izan du proiektu honetan, musika, ahotsak, zaratak, efektuak… prozesu honen berri ematera etorri da gurera.
"Euskal gaizkileak" podcasteko bikoizketa zuzendaria da Xabier Alkiza. Aktoreak edo ahotsak lortzen, euren bikoizketak zuzentzen ibili da Xabier podcast honetan, eta horren inguruan arituko zaigu gaur.
Euskal Krimenen kronika beltza egiten dute "Zu Zeu" aldizkari digitalean. Gure gonbidatua den Beñat Hach Embarek, "Euskal Gaizkileak" podcastaren zuzendaria da eta orain, buru belarri ari da krimen horien datuak biltzen.
Cesar Layana Nafarroako Memoria Institutuko Dokumentazio Ataleko buruak azaldu duenez, identifikazio lana oso zaila da. Batetik, gorpuzkien hezurrak lortu behar dituzte, eta bestetik senideen laginak eskuratu behar dira, eta horiek topatzea da arazoa, Ezkaban Estatu osoko presoak baitzeuden.
1912an, Carmen eta Xoleren amatxi eta aitatxiren baserrira joan zen Juan Gaston Perez nafarra eskean. Amatxik zerbait eman eta alde egin zuen, baina gauean itzuli, eta Benito Mari Luze eta haren anaia Martin hil zituen labankadaz. Familiak gertatutako nola bizi izan duen azaldu digute biek.