Itxi

telebista

Txirrindularitza

Donostiako Klasikoa zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Lasterketak 229 kilometroko ibilbidea izango du eta 154 txirrindularik hartuko dute parte.

0:18

Gaur, ETB1ek eta eitb.eus-ek Donostiako Klasikoarekin bat egingo dute zuzenean, 15:00etatik aurrera. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfonso Arroiok egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

UCI World Tourreko lasterketa Gipuzkoako hiriburuan hasi eta bukatuko da. Zortzi mendate igoko dituzte 229 kilometroko ibilbidean. Ibilbide gogorra izango da eta Jaizkibel eta Azkale mendiak bi aldiz igoko dituzte. Horrez gain, hiru tarteko sprintak izango dira: bi Irunen eta bat Oiartzunen.

22 taldetako 154 txirrindularik parte hartuko dute Euskal Herrian egiten den egun bateko lasterketarik garrantzitsuenean, horien artean Julian Alaphilippe, Primoz Roglic, Bauke Molllema, Mikel Landa, Miguel Ángel López eta Alejandro Valverde.

Horrez gain, aurtengo edizioak berrikuntza garrantzitsua izango du. EiTBren sistema batek Klasikoko txirrindularien jarraipena egitea ahalbidetuko du. Lasterketan parte hartuko duen txirrindulari bakoitzak transmisore bat eramango du eta hark bidaltzen duen informazio oro eitb.eus webgunean zein Klasikoaren webgunean egongo da ikusgai edozein erabiltzailek bertan kontsulta ditzan. Berrikuntza honek lasterketaren zuzeneko jarraipena eta proba osoan zehar txirrindulari guztien kokapen zehatza jakitea ahalbidetuko du.