Itxi

telebista

22:30ean

Euskal kortsarioen istorioak, gaur gauean, 'Una Historia de Vasconia' saioan

EiTB

Alberto Santanak aurkeztuta, euskal kortsario ezagunenen ibilbideak eta haien erasotzeko taktikak azalduko dituzte saioan.

'Una Historia de Vasconia' saioak euskal kortsarioak hartuko ditu protagonista gaur gauean. Gure euskal arbasoen itsas bizitza gogoratu, eta, arrantzatik harago, itsasoan beste mota bateko ekintzak ere izaten zirela jakinaraziko du Alberto Santanak gidatzen duen saioak. Kortsarioek, gainera, auzokideen miresmena zuten, eta dirutza handiak lortzen zituzten, bertako ekonomiaren motor garrantzitsu bihurtuz. Izan ere, haien esku egon zen euskal herri edo hiri askoren oparotasuna. Donostiako portua, adibidez, hoberen kontserbatzen den Europako kortsario-portua da.

XVI. eta XIX. mendeen artean, euskal portuak babesleku bikainak izan ziren kortsarioentzat. Espainiako Erresumaren gerra egoera etengabea aprobetxatuz, etsaien itsasontziei erasotzen zieten, merkantziak bereganatzeko.

Osteguneko saioak euskal kortsario ezagunenen ibilbideak errepasatuko ditu, eta haien erasotzeko taktikak eta armamentua aztertu. Gainera, bizi zituzten arriskuen eta erasoetan lortzen zituzten irabazien berri emango du. Euskal Herriko lurrak eta itsasoa zeharkatuz, kortsarioen ezkutalekuak topatu eta erasoak egiteko agertoki egokienak erakutsiko ditu 'Baskoniako Historia bat' saioak.

'Una Historia de Vasconia' ostegun honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.