telebista
22:30ean
Lapurretak izango dituzte gaur gauean 'VPO' saioaren auzokide komunitatean
EITB
Lapurretaren ondoren, Alonsok eta horren aita Alfonsok kamerak jarriko dituzte eraikinean, eta auzokideen sekretuen berri izango dute.
-
"VPO" saioaren irudi bat. (Argazkia: EiTB)
Euskadiko auzokide komunitate eroenak erronka handiari egin beharko dio aurre. Izan ere, lapurretak izango dituzte 'VPO: Vecinos por Obligación' saioaren eraikineko hainbat etxebizitzatan. Beldurrak bultzatuta, eraikineko emakumeak defentsa pertsonala ikasteko bilduko dira.
Bestalde, Alonsok eta horren aita Alfonsok, Trump ezkertiarra dela uste duten auzokide kontserbadoreek, kamerak jarriko dituzte eraikin osoan zehar, inori ezer esan gabe. Kamerek auzokideen sekretuak jasoko dituzte.
Ane Gabarain, Maribel Salas, Miriam Cabeza, Dani Perez, David Pinilla, Diego Perez, Borja Pérez, Leire Ruiz eta Iñigo Salinero aktoreek osatzen dute 'VPO' saioaren aktore zerrenda.
'VPO' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.