telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Amezketan izango da gaur
EITB
Joseba Arguiñano Gipuzkoako herri honetako auzokideekin arituko da momentu gastronomiko ezberdinak konpartitzen.
'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñano Amezketan izango da gaur -irailak 29-. Lehen geldialdia San Martin tabernan egingo du, eta bertan, Ana tabernako jabea ezagutuko du. Sukalde tradizionala du Anak gustoko eta tipula tortillarekin egindako taloak jarriko dizkio Josebari bazkaltzeko. Ondoren, tradizioa eta ohiturak jarraituz, herriko San Bartolome parrokiara joango dira elkarrekin, bertako argizaiolak eta ondoko hilerria ezagutzeko.
Gipuzkoako barnealdeko produktu gastronomiko ezagunetako bat mondejua da. Txerriaren odola beharrean, arrautzarekin egiten den odolostea da, horregatik dauka kolore berezi hori. Josebak Beartzana Jatetxeko Jose Ignazio Arsuagarekin ikasiko du mondejua egiten eta hark prestatuko duen ardi gisatua jango dute elkarrekin.
Amezketa artzain eta ardi latxengatik da ezaguna. Eta horrenbeste ardiren artean, gazta ekoizpen handia ere badago. Arantza Garaiburuk mota guztietako gaztak egiten ditu, horien artean, Gaztazarra, mermelada gorriarekin egiten duen gazta. Arantzak Ramon bere bikotekidearekin batera 300 ardi hazten ditu. Ramonek artzain lanak egiten ditu eta berak gaztak.
'Historias a Bocados' larunbat honetan izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.