Itxi

prentsa oharrak

'ETB Kantxa'

Covaledako pilota jaialdia, zuzenean, ETB-1en

A.H.

EITB

Titin III-Pascual eta Gonzalez-Laskurain bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da.

Ostiral honetan ETB-1eko ''ETB Kantxa'' saioak Covaledan ospatuko den pilota jaialdiarekin bat egingo du zuzenean bertan jokatuko diren partiden berri emateko. Hasteko, Apezetxea-Cecilio eta Olazabal-Galartza bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da eta ondoren, Titin III-Pascual eta Gonzalez-Laskurainek jokatuko dute partida estelarra. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak emango dute jaialdiaren berri ETB-1en.