Itxi

prentsa oharrak

Txapelketako partida

Irujo-Merino II / Xala-Barriola, igandean, zuzenean, ETB-1en

A.A.

EITB

Lagun Aro-Menorca saskibaloi partida eta aizkolarien Eusko Label Saria ere eskainiko dira.

Irujo eta Merino II.ak Xala eta Barriolaren aurka jokatuko duten txapelketako partida zuzenean eskainiko du ETB-1ek igande honetan arratsaldeko seietatik aurrera. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira berriemaile Eibarko Astelenatik eta Elena Azpeitiak egingo ditu elkarrizketak. Pilota emanaldia bostetan hasiko da Retegi BI-Zabaleta / Idoate-Beroiz neurketarekin.

Goizean ACB Ligako Lagun Aro-Menorca partida izango da ikusgai 12:20etik aurrera Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Jokin Etxebarriaren eskutik. Eta arratsaldeko 16:00etan Elgoibarren jokatutako aizkolarien Eusko Label sariaren nondik norakoak eskainiko dituzte Koldo Aldalur eta Joxe Etxebestek.

19:30ean eta 21:50ean ikusgai izango den "Gol Festa" saioak luze eta zabal aztertuko du Lehen Mailako futbol jardunaldia. Mikel Olazabal saioko aurkezleak Jorge Cerrato, Igor Sarriegi, Ander Txintxurreta eta Xabier Andueza kazetariak izango ditu lagun eginbehar horretan.