Itxi

telebista

20:00etan

Lagran bisitatuko du 'Historias a Bocados' saioak gaur, ETB2n

EiTB

Joseba Arguiñanok patata biltzen lagunduko du, Euskaltxerria arraza autoktonoa ezagutuko du eta zeramika maisutasunez lantzen ikasiko du.

  • Joseba Arguiñano, tornuarekin zeramika lantzen. Argazkia: EiTB

    Joseba Arguiñano, tornuarekin zeramika lantzen. Argazkia: EiTB

Joseba Arguiñano sukaldari eta gozogileak Arabako Lagran herria bisitatuko du, gaur, 'Historias a Bocados' saioan.

Metodo tradizionalez baliatuta, Ivan Abajok eta Idoia Arriagak patata lantzen jarraitzen dute bertan. Patata biltze prozesuan buru-belarri sartuta topatuko ditu Josebak, eta laguntzea erabaki du. Larunbateko tarte gastronomikoan, nola ez, patata izango da protagonista nagusia. Josebak patata tortilla bat prestatuko du kalabazin kroketa batzuekin batera; Idoiak, bestalde, bere berezitasuna erakutsiko dio: onddo 'aterkiak'.

Baina patata ez da Euskal Herrian ekoizten den produktu bakarra, Euskaltxerria markako txerri autoktonoaren produktu guztiak ere bertan ekoizten dira. Josebak Iñigo Domaica ezagutuko du, Villaverde herrixkan duen lantegitik ekoizten ditu gutizia gastronomiko guztiak. Josebarekin batera, hanburgesak eta urdaiazpiko egosia egingo dituzte. Eguna amaitzeko, sukaldariak Euskaltxerri txerriak ezagutzeko aukera izango du.

Larunbateko hirugarren istorioan Eba Barrio izango da protagonista. Zeramika lantegi bat du Lagranen. Josebak tratu bat proposatuko dio: berak marmitakoa egiten erakutsiko dio Ebak zeramika egiten, tornua erabiltzen eta pieza batzuk egiten erakusten badio. Bitartean, Ebak Lagránera nola iritsi zen azalduko dio.

Lagrango 'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.