Itxi

prentsa oharrak

Kirola

Caja Laboral eta BBB taldeen arteko Kopa partida zuzenean ETB-1en

A.H.

EITB

'ETB Kantxa' saioak bere aldetik Urdulizen pilota jaialdian jokatuko diren partidak eskainiko ditu zuzenean.

Ostiral honetan, saskibaloi Errege Kopako final laurdenetako partida jokatuko dute Caja Laboral eta Bizkaia Bilbao Basket talde euskaldunek eta Euskal Telebistak Madriletik zuzenean eskainiko du norgehiagoka arratsaldeko 18:50etik aurrera. Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Jokin Etxeberriak egingo dute partidaren gaineko kontakizuna.

Gaueko 22:10etan ordea, ''ETB Kantxa'' saioak Urdulizeko pilotalekuarekin bat egingo du bertan jokatuko diren pilota partidak zuzenean eskaintzeko asmoz. Lehenengo, Apezetxea- Cecilio eta Diaz- Iza bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da eta ondoren, Bersaluze VIII- Apraiz eta Gonzalez- Laskurain bikoteak jarriko dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak emango dute partiden berri ETB-1en.