telebista
22:30ean
Faxismoaz arituko dira, gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioan
EITB
Francoren heriotzaren urteurrenaren inguruan antolatu diren manifestazio eta omenaldien inguruko polemikaz arituko dira.
-
Banderak Francoren heriotzaren urteurreneko manifestazioan. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioak Francoren heriotzaren urteurrenean sortu den polemika aztertuko du. Diktadorearen gorpuzkiak hobitik ateratzeko erabakiaren aurrean, manifestazioak eta omenaldiak areagotu dira, eta Elizak diktadorearen omenezko mezak baimendu ditu. Zergatik onartzen dira frankismoaren apologia egiten duten ekitaldi hauek? Debekatu beharko lirateke? Ostiraleko saioak herritarren iritzia jasoko du inkesta baten bidez. Halaber, Tito Irazusta, Irantzu Varela, Fernando Palacios eta Galder del Campo solaskideak bilduko ditu mahai-inguruan.
Bestalde, La Manada taldearen auzia epaitu zuen epaimahaiaren azken epaiak sortu duen ezinegona aztertuko dute saioan. Emaztea hiltzen saiatu zen gizon bat ezohiko tratu txarrengatik zigortu dute, hilketa saiakera egotzi beharrean. Epaiaren nondik norakoez arituko dira Olga Rodriguez abokatuarekin.
'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.