Itxi

telebista

22:30ean

'Testamento de juventud' film hunkigarria, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Horrez gain, Jamie Dornan aktorearen bizitza, film ezagunenen abestiak eta grabazio tamalgarria baina emaitza arrakastatsua izan duten filmen izenak errepasatuko ditu saioak.

  • 'Testamento de juventud' filmaren irudi bat

    'Testamento de juventud' filmaren irudi bat. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Testamento de juventud eskainiko du. Filma, Vera Brittain Lehenego Gerra Mundialean aritu zen erizainaren bizitzan oinarritzen da. Erizainaz gain, Vera, feminista, bakezalea eta idazlea ere izan zen. Filmean, Alicia Vicander aktoreak betetzen du bere papera; eta berarekin batera, Kit Harington, Emily Watson, Dominic West eta Taron Egertonek hartzen dute parte.

Horrez gain, Jamie Dornan aktoreak bizi izan dituen bitxikeriak errepasatuko ditu Felixek. Horien artean, bere maitale ezagunenen izenak ezagutuko ditugu, bere senideen inguruko bitxikeriak edota bere ibilbide profesionalean egindakoak. Egunotan, Jamie Robin Hood filmaren bertsio berrian ari da lanean.

Abestien harira, hainbat film ezagunetan entzundako kantak ekarriko ditugu gogora. Tartean, U2 taldearen Golden eye abestia, Dirty Dancing-eko Time of my life edo Mary Poppins filmeko Supercalifragilisticoespialidoso abesti ezaguna.

Bukatzeko, grabazioa erabat tamalgarria zirudien baina emaitza arrakastatsua izan duten filmen inguruan hitz egingo du saioak. Esaterako, Espartaco filmak 4 oscar irabazi zituen eta arrakasta itzela izan zuen ikusleen artean; baina filmaren grabazioak ohiko film baten bikoitza iraun zuen, eta gainera, bertako aktore eta langileen artean tirabira asko sortu ziren filma grabatu bitartean.

'La Noche de... Testamento de juventud' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.