Itxi

telebista

Kirolak

Zesta punta eta Binakako Txapelketa, asteartean, ETBn eta eitb.eus-en

EiTB

Binakako pilota txapelketan Altuna III-Martija eta Artola-Mariezkurrena arituko dira aurrez aurre zuzenean Eibartik.

  • Pilota.

    Pilota.

12:00etan zesta puntako Banakako Txapelketako final aurrekoa izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en.

Arratsaldean, 17:00etan, Eibarko Astelenako pilota jaialdia eskainiko da zuzenean. Retegi-Erostarbe / Jaka-Jaunarena partidarekin hasiko da. Ondoren, Altuna III-Martija eta Artola-Mariezkurrena izango dira aurrez aurre Binakako Txapelketaren barruan. Azkenik, Dario-Martinez / Ugalde-Ruiz norgehiagoka jokatuko da. Emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu.