telebista
Audientzia
'El Conquistador del Fin del Mundo', igandeko saiorik ikusiena
A.H.
EITB
ETB-1ek eskainitako eskuz binakako txapelketako pilota partida bere ordu tartean nagusi izan zen, euskal hiztunen artean %25,1eko audientzia eskuratuz.
''El Conquistador del Fin del Mundo'' eguneko saiorik ikusiena izan da, bigarrenez, igande honetan. Saioak %20,8ko audientzia lortu du, aurtengo edizioan lortutako daturik altuena.
Bataz beste 220.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Julian Iantzik aurkeztutako reality-a eta 438.000 pertsonek bat egin zuten saioarekin emanaldian zehar. ''El Conquistador del Fin del Mundo'' saioak bere nagusitasuna sendotu duenaren seinale dira lortutako zifra errekor hausle hauek, eta euskaldunek igande gauerako gustukoena duten aukera dela agerian uzten dute.
Internet-en, telebistan hartu duen arrakastarako bide berdina jarraitzen du saioak. eitb.com-eko ''El Conquistador del Fin del Mundo'' webgune bereziak, saioaren zuzeneko emisioak eta reality-aren blog-ak 10.000 erabiltzaile inguru jaso zituzten. Erabiltzaileek 25.000 eduki ezberdin kontsumitu zituzten, gehien bat, bideoak eta saioari zein lehiakideei buruzko informazioa.
Internet bidezko saioaren zuzeneko emanaldiak gainera, parte hartze handia lortu zuen eta ehundaka pertsonek komentarioak egin zituzten facebook eta twitter-en bidez.
Pilota ETB-1en
ETB-1ek zuzenean eskaini zuen igande arratsaldean Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu zen eskuz binakako pilota txapelketa partida eta emanaldia bere ordu tartean nagusi egin zen, %15,1eko audientzia zatia eskuratuz. Titin III- Pascual eta Bengoetxea VI- Patxi Ruiz bikoteek jokatutako norgehiagokak 111.000 ikus-entzule izan zituen eta ia 200.000 pertsonek bat egin zuten partidarekin emanaldian zehar. Horrez gain, kirol emanaldiak %25,1eko audientzia izan zuen lortu zuen euskal hiztunen artean.