Itxi

telebista

22:30ean

'Atrápame si Puedes' Gabonetako berezia, gaur gauean, ETB2n

EITB

Saioak Iñaki Ruiz sortzailea omenduko du, harekin harremana izan zuten sei lehiakiderekin: Jorge Fernandez, Carlos Sobera, Nerea Garmendia, Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia eta Eneko Van Horenbeke.

  • 'Atrápame si peudes' gabonetako saioa

'Atrápame si Puedes' lehiaketak saio berezi ugarirekin ospatuko ditu Gabonak. Horien artean, umorea, dibertsioa eta aurpegi ezagunak ikusiko ditugu asteazken gauean, abenduaren 26an, ikusgai izango den saio berezian. Bertan, Iñaki Ruiz lehiaketaren sortzaileari omenaldia eskainiko dio lantaldeak eta horretarako, telebistako lehiaketa arrakastatsuenen zuzendaria izan zenarekin harreman berezia zuten sei lehiakide ospetsu izango dituzte platoan.

Patxi Alonso aurkezlearekin batera, lehia bizian arituko dira: Jorge Fernandez, Carlos Sobera, Nerea Garmendia, Gorka Aguinagalde, Gurutze Beitia eta Eneko Van Horenbeke.

Irribarre eta zirraren artean omenduko dute Iñaki Ruiz, eta lehiaketan irabaziko duten dirua, aurtengo EiTB Maratoia ekimenera bideratuko dute.

'Atrápame si puedes' asteazken honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista