Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

telebista

Kirolak

Eskubaloia, futbola eta pilota, gaur, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

EiTB

Super Amara Bera-Bera / SCM Craiova, Real Sociedad B / Racing de Santander eta Altuna III-Martija / Ezkudia-L. Galarza partidak izango ditugu ikusgai.

  • Super Amara Bera-Bera taldeko Esther Arrojeria

    Super Amara Bera-Bera taldeko Esther Arrojeria. Argazkia: EFE

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango ditugu gaur arratsaldez ETBn eta eitb.eus-en. Hasteko, futbola: Bigarren B Mailako Real Sociedad B / Racing de Santander partida, 16:00etan, ETB1en.

Segidan, pilota izango dugu ikusgai Iruñeko Labritetik. Jaialdia Promozio Txapelketako Dario-Ruiz / Ugalde-Jaunarena partidak zabalduko du. Ondoren, Binakako Txapelketako Altuna III-Martija / Ezkudia-L. Galarza norgehiagoka jokatuko da.

18:00etan hasiko da baita ere ETB4n eskainiko den EHF Kopako Super Amara Bera-Bera / SCM Craiova eskubaloi partida.