telebista
22:00etan
Hendaiako pilota jaialdia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Ezkurdia-Galarza / Elezkano II.a-Rezusta txapelketako partida izango dugu ikusgai.
-
Pilotariaren eskuak. Argazkia: EFE
Gaurko 'ETB Kantxa' saioak Hendaiako pilota jaialdia eskainiko du. Bertan, Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko lehen norgehiagoka jokatuko da: Ezkurdia-Galarza / Elezkano II.a-Rezusta. Atariko partidan, Retegi-Erostarbe eta Jaka-Untoria izango dira aurrez aurre.
22:00etatik aurrera jarraitu ahal izango dugu emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en.

