prentsa oharrak
ETB Kantxa
Ezcaray-ko pelota jaialdia, zuzenean ETB-1en
A.H.
EITB
Xabier Euzkitze, Josean Tolosa eta Koldo Aldalurrek egingo dute partiden gaineko kontakizuna 22:15etik aurrera.
Ostiral honetan, Euskal Telebistak Ezcaray-ko pilota jaialdiarekin bat egingo du zuzenean bertan jokatuko diren pilota partiden berri emateko. Hasteko, Apezetxea- Cecilio eta Gorka- Merino bigarren mailako pelota partida jokatuko dute eta horren ondoren, Retegi Bi- Beroiz eta Aritz Lasa- Zabaleta bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da. Xabier Euzkitze, Josean Tolosa eta Koldo Aldalurrek emango dute partiden berri 22:15etik aurrera ETB-1en.

