Itxi

telebista

'El Conquis'en 6. atala

Glok esan dio agur saioari Manu Maritxalarrek labirintoan hanka sartu ondoren

EiTB

Andonik Enekoren eta Daviden laguntzari esker kanporatu du Glo dueluan. Berdeek irabazi dute labirintoaren immunitate jokoa; gorriak deskalifikatu egin dituzte Manuren gehiegikeriengatik.

  • Glo, atsekabetuta, "El COnquistador del Pacifico" saioko 6. atalean duelua galdu ondoren

    Glo, atsekabetuta, "El COnquistador del Pacifico" saioko 6. atalean duelua galdu ondoren

"El Conquistador del Pacífico" saioaren 6. atalaren hasieran gorriak ziren taldeko kide guztiak lehian mantentzen zituzten bakarrak, baina Manu Maritxalarrek "erakustaldia" egin du labirintoan, eta taldearen gainbehera etorri da; Glok Manuren hutsak ordaindu ditu, kapitainak joko tamalgarria egin ostean.

Manu Maritxalarrek ez du bere burua kontrolatu labirintoaren hasiera bizian, eta aurkitu dituen guztiak aurretik eraman ditu. Horrela ere, gorriek ez dute lortu garaipena berdeei kentzerik; joko garbia egin dute Je taldeko kideek eta abenturako jokorik izugarriena irabazi dute.

Ezbeharrak hasi baino ez dira egin marrazoentzat; izan ere, bigarren postua galdu dute, deskalifikatu egin baitituzte Manuren gehiegikerien ondorioz. Bigarren tokia urdinentzat izan da, David Seco buru zutela labirintoan hasieratik galduta ibili badira ere.

Guztiak haserretu dira Manu Maritxalarrekin, berdeak, urdinak eta gorriak. Bere taldeko kideek, Seleta kapitaina buru zutela, anker jokatu dute kapitainaren aurka. Gorrien presio-eltzeak espero baino lehen egin du eztanda, abentura hasi baino ez baita egin.

Gorrien izendapenetan argi gelditu da nortzuk diren, taldekideen aburuz, taldean ezinbestekoak ez diren kideak. Ondorioz, Glo, Asier eta Arrate bidali dituzte duelura. Andoni izaki argiduna aurkitu dute dueluan; badirudi mendaroarra ez dutela askorik maite urdinek.

Andonik Glo aukeratu du ur azpiko soken duelurako. Talde urdineko kideak itsasoa sutsuki gorroto duen arren, duelua bere aldekoa izan da, laguntzaile bezala eraman dituen zakur zaharrek aukeratutako estrategia onarengatik. Eneko eta David erabakigarriak izan dira duelu berdinduan. Glok azken uneraino izan du garaipena eskuetan, baina azkenean Andonik irabazi du, bere talde jipoituaren gozamenerako. Bien bitartean, gorriak arriskuaz konturatzen hasiak dira eta Patri, Nagore eta gainerako berdeak kanpamentu aberatsaren lasaitasunaz gozatzen ari dira berriz ere.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.