telebista
'El Conquis'en 7. atala
Muturreko pista amerikar bat, Manuren eta Seletaren arteko gatazka pizteko
EiTB
Gaurko immunitate jokoan tentsio eta arrisku uneak egongo dira. 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai.
-
Lehiakide eta kapitainak, pista amerikarrean. Irudia: EiTB
Manu eta Seleta talde gorriko kapitainen arteko harreman txarra muturreraino iritsiko da gaur gauean "El Conquistador del Pacífico" saioaren 7. atalean. Beste behin ere, immunitate jokoa izango da bi borroka oilarren arteko gatazkaren jatorria. Seletak eta Manuk eztanda egingo dute, eta talde gorriko kideek argi izango dute zein kapitain izan nahiko duten aurrerantzean abenturan.
Immunitate jokoa pista amerikar gogor bat izango da; abenturazaleek argi zuzi bat pizturik eraman beharko dute oztopo hauek gainditzen dituzten bitartean: zeharka egongo den enbor bat, aldapa handi bat, horma bertikal bat eta tenkatu beharko duten tirolina bat. Bukatzeko, talde bakoitzeko kapitainetako batek tirolinaren bestaldera igaro beharko du suontzi bat pizteko. Tentsio eta arrisku uneak izango dira, eta zenbait lehiakidek ezbeharrak izango dituzte bidean.
Ez galdu "El Conquistador del Pacífico" astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.