Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Cultural Durango-Vitoria eta Iruñeko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Binakako Txapelketako Ezkurdia-Galartza / Artola-Mariezkurrena II izango da jaialdiko partida nagusia.

  • Cultural Durango-Vitoria, larunbatean, zuzenean, EiTBn.

    Cultural Durango-Vitoria, larunbatean, zuzenean, EiTBn.

Bigarren B Mailako Cultural Durango-Vitoria futbol neurketak zabalduko du gaurko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en, 16:00etan.

Ondoren, Iruñeko Labrit pilotalekuko jaialdiaz gozatu ahal izango dugu. Partida nagusia Txapelketakoa izango da, Ezkurdia-Galartza / Artola-Mariezkurrena II. Beste bi norgehiagoka ere jokatuko dira: Laso-Aranguren / Peña II-Larunbe eta Arteaga II-Eskiroz / Bakaikoa-Ibai Zabala.

Bestalde, 13:00ean, ETB4n eta eitb.eus-en hilaren 15ean Bizkaia pilotalekuan jokatu zen Gaubeka eta Ibargarairen arteko pala finala eta Sylvain Brefel jokalariak jasotako agurra izango ditugu ikusgai.