telebista
22:30ean
Arratek 'Conquis' saioan azalduko du zergatik izan den talde gorriko ardi beltza
EITB
Gasteiztarrak abenturan izandako bizipena azaldu eta talde gorriaren egoera latza aztertuko du.
-
Arratek 'Conquis' saioan azalduko du zergatik izan den talde gorriko ardi beltza
Seletak eta Manu Maritxalarrek gidatutako talde gorria egoera latza bizitzen ari da Panaman eta kapitainen kudeaketa txarraren azken ondorioa Arrateren kanporaketa izan da. Lehiakide gasteiztarra asteazkeneko 'El Conquis' saioan izango dute protagonista. Andoniren kontrako duelua galdu ondoren, Seletaren inguruko bere iritzia utzi zuen. Halaber, talde gorriaren baitan sortu den taldetxoaren inguruan ere arituko da; Ibonek gidatzen omen du taldetxo hori.
Asteazkeneko saioak, gainera, aurrez ikusi ez ditugun Andoni eta Asierren itzuleraren irudiak eskainiko ditu, baita datorren asteko atalaren aurrerapena ere. Patxi Alonsok gidatuta, ohiko 'conquistologo' adituek abenturaren nondik norakoak aztertuko dituzte, eta haiekin batera Juanito Oiarzabal egongo da platoan. Aurtengo kapitainen lanaren balorazioa egingo du Juanitok.
Horrez gain, Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan komentatzen denaren berri emango digu, Txurruk musika jarriko dio saioari, eta Humbertok beste imitazio berri eta dibertigarri batekin harrituko gaitu.
'El Conquis' asteazken honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.