telebista
Audientzia
'El Conquistador' saioak lidergoari eutsi dio asteleheneko ordutegi nagusian
EiTB
ETB2ko abentura realitya bederatzigarren astez jarraian izan da bere ordu tartean nagusi.
-
Asier eta Arrate lehiakideak
Bederatzigarren astez jarraian audientzia-buru izan da 'El Conquistador del Pacífico' bere ordu tartean. Hala, asteleheneko atalak % 20,2ko kuota eta 329.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
Azken atal horretan, Arratek Andoniren kontrako duelua galdu du eta abenturatik kanpo geratu da. Talde gorriak bizi duen egoera latzak eta Seletaren eta Ibonen kontrako liskarrek eragina izan dute Arrateren porrotean. Berdeek irabazi dute immunitate jokoa, Patri gidari zutela.
'El Conquistador' orain arteko emanaldi guztietan izan da bere ordu tartean nagusi, eta, batez beste, % 20,9ko audientzia zatia eta 317.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu denboraldian zehar.