Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Boxeoa, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Kerman Lejarragaren eta Avanesyanen arteko Europako Txapelketa Barakaldotik, Promozio Txapelketako finala eta Kataluniako Voltako 6. etapa eskainiko dira.

0:16
Kerman Lejarraga eta Avanesyan, boxeoa.

Kataluniako Itzuliarekin ekingo diete ETB1ek eta eitb.eus-ek, gaur, kirol emankizunei. Vals eta Vila-Seca arteko 6. etaparen emankizuna 15:15ean hasiko da.

18:00etan Binakako Promozio Txapelketako finala izango dugu ikusgai: Agirre - Salaverri vs Elordi – Etxebarria. Iruñeko Labriteko pilota jaialdia Arteaga II - Mariezkurrena II vs Jaka - Galarza norgehiagokarekin hasiko da.

22:00etan zuzeneko boxeo emanaldia izango dugu Barakaldoko BECetik. Bertan, Europako Txapelketa jokatuko dute Kerman Lejarragak eta Avanesyanek. Lejarragak orain arte egindako 27 borrokaldiak irabazi ditu eta bigarrenez ipiniko du jokoan bere gerrikoa. Avanesyan errusiarra munduko txapeldun izan zen. Bere zenbakiak hauexek dira: 23 garaipen, galdutako hiru eta berdindutako bat.

Txapelketa honetaz gain, beste bi norgehiagoka ere eskainiko dira. Bata, David Soria nafarrak eta Vicente Monzok egingo dutena eta bestea, euskaldunen arteko neurketa: Guillermo Rivero - Cesar Nuñez. Bietatik batek ere ez du galdu orain arte. Rivero bizkaitarra egindako 8 borrokaldietan nagusitu da. Nuñez nafarra 16 neurketetan.