00:36

telebista

'El Conquis'en 13. atala

Eneko sakrifikatu egin da talde urdina salbatzeagatik

EiTB

Masprezean oreka mantentzeko immunitate jokoa baliogabea izan da. Eneko Seleta eta Iker borondatez joan dira duelura eta talde berdeko kideak irabazi du.

  • Eneko Van Horenbeke, kanporatu aurreko azken elkarrizketan

    Eneko Van Horenbeke, kanporatu aurreko azken elkarrizketan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"El Conquistador del Pacífico" saioaren 13. atalean, masprezean oreka mantentzeko immunitate jokoa baliogabea izan da; izan ere, talde batek ere ez du lortu ibilbidea osatzerik. Ondorioz, talde bakoitzak kide bat bidali behar izan du duelura; bertan erabakiko zen zein talde joango zen kanpamentu bakoitzera eta nor izango zen kanporatua.

Hiru taldeek egin dute apustu handia eta duelura joateko boluntario aurkeztu dira Eneko talde urdineko kapitaina, Seleta gorrien kapitaina eta Iker, talde berdeko indartsuenetako bat.

Ikerrek erakustaldia egin du sare gaiztoaren dueluan, eta galtzaile biek ondorio desberdinak izan dituzte: Seletak abenturan jarraituko du, baina aurrerantzean oinak lurrean izango ditu, umiltasunez; bestalde, Eneko etxera itzuliko da porrot mingarriaren ondorioz. Dena den, Enekok kapitain handi ospearekin esan du agur talde urdina salbatzeko martiri baten bezala erori ostean.

Izan ere, Eneko aldatu egin du abentura honek. Betiko lehiakide sutsua sartu zen saioan baina Eneko bihozberago batek esan du agur; urdin ero horiek bizitza aldatu diote, Enekok berak dioenez.

Baina abenturak aurrera jarraitzen du eta ez dago nostalgiarako eta sentimentalismorakorako denbora askorik. David Secok talde oso berezia zuzentzeko lan zaila izango du; gainera, match ballak gainditzen jarraitu beharko dute bateratze fasera iritsi nahi badute.

Gorriek ezer berorik jan gabe jarraitzen dute eta, gainera, konturatu dira ez direla uste bezain indartsuak, ezta Seleta handia ere.

Eta berdeak kanpamentu aberatsean gozatzen ari diren arren, guztia ez da ona taldearen baitan. Egoera nahasia dago Patri eta Nagorerenen artean; mutilak eta neskak bakoitza bere aldetik ari dira, eta Krasi eta Maiderren arteko lehiak ondorio latzak izan ditzake taldean.

Honako hau da Michael urakanak Perlen artxipelagoan utzi dituen ondorioak. Oso egun gogorrak izan dira lehiakideentzat eta berriz ekin beharko diote abenturari urakanaren azken astinduak igarotzen direnean.g

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena