Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador' audientzia-buru, % 23,0ko kuotarekin

EiTB

Saioak lidergoari eutsi dio 13 astez jarraian asteleheneko ordutegi nagusian.

  • Eneko Van Horenbeke eta David Seco

    Eneko Van Horenbeke eta David Seco

'El Conquistador del Pacífico' audientzia-buru izan da, berriz ere, asteleheneko ordutegi nagusian, % 23,0ko audientzia zatia bereganatuz. Julian Iantzik aurkezten duen saioak lidergoari eutsi dio hamahirugarren astez. Asteleheneko saioak 315.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Emozioz beteriko atala izan zen apirilaren 8koa, eta Eneko Van Horenbekeren kanporaketarekin amaitu zen. Talde urdinaren kapitainak Seleta eta Ikerren kontrako duelua galdu zuen.

Denboraldian zehar, batez beste, % 21,5eko audientzia zatia eta 317.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu saioak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista