Itxi

telebista

Txirrindularitza eta pilota

Itzuliaren bosgarren etapa, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Horrez gain, Mallabian jokatu den pilota jaialdia izango da ikusgai 22:00etatik aurrera.

  • Maximilian Schachmann, 2019ko Euskal Herriko itzulian

    Maximilian Schachmann, 2019ko Euskal Herriko itzulian. Argazkia: EFE

Gaur, Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa jokatuko da, Arrateko etapa ikusgarria. Ibilbide laburra baina gogorra egin beharko du tropelak, zazpi mendate izango baititu; lehen mailako Izua eta Usartza, tartean. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean egingo dute bat lasterketarekin, 15:00etan, eta Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute emanaldiaren zuzeneko kontakizuna.

Gaueko 'ETB Kantxa' saioak, bere aldetik, Mallabian jokatuko den pilota jaialdia eskainiko du, 22:00etan. Hasteko, Retegi Bi - Erostarbe eta Mendizabal III.a - Tolosa bikoteek jokatuko dute atariko partida; ondoren, Irribarria - Etxebarria eta Elordi - Martija izango dira aurrez aurre jardunaldiko neurketa nagusian. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.