Itxi

telebista

'El Conquis'en 14. atala

Michael urakanaren ostean Iñaki urakana etorriko da gaur 'El Conquistador' saiora

EiTB

Immunitate jokoan, Luisitok, Ianirek eta Ibaik goialdean plataforma batzuk dituzten akuilu-makuilu batzuekin oinez egin beharko dute zuzi bat eta suontzi bat pizteko.

  • Iñaki, "El Conquis"eko talde urdineko lehiakidea

    Iñaki, "El Conquis"eko talde urdineko lehiakidea

Enekoren kanporatzearekin iskanbila sortu da talde urdinean "El Conquistador del Pacífico" saioko 14. atalean. Iñaki oso ezkor dago, eta ez da batere fidatzen David Secoren lidergoarekin; ondorioz, angoso taldeko gainerako lehiakideak berarekin haserretuko dira, eta Luisitok mistiko nafar-australiarraren aurka egingo du gogor. Eneko galdu osteko lehen oztopo handiari egin beharko dio aurre Davidek. Gai izango al da erupzioan dagoen sumendia kontrolatu eta bateratze fasea hasi aurretik taldea ez desagerraraztea?

Immunitate jokoa funtsezkoa izango da gorriek eta urdinek talde berdearen hegemoniaren aurrean aukerarik duten jakiteko. Kanpamentuetan jasoko dituzten eskutitzen arabera, talde bakoitzak kide bat aukeratu beharko du erronkan paper erabakigarria izateko. Luisitok, Ianirek eta Ibaik goialdean plataforma batzuk dituzten akuilu-makuilu batzuekin oinez egin beharko dute zuzi bat eta suontzi bat pizteko.

Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.