telebista
22:30ean
Iñaki 'El Conquis' eztabaida-saioan izango da gaur, David eta Luisitorekin minduta
EiTB
Saioak, gainera, dueluaren osteko irudiak eta datorren atalaren aurrerapenak eskainiko ditu.
-
Iñaki Aizpun, "El Conquistador del Pacífico" saioko lehiakide kanporatua. Argazkia: EiTB
Iñaki Aizpun lehiakideak, Cocodrilo Dundee ezizenarekin ezaguna denak, ez du inor epel utzi Panamako abenturan. Bertan eman dituen azken egunak oso polemikoak izan dira: David Secori aurre egin zion eta liskar ikaragarria izan zuen Luisito taldekidearekin. Australian bizi den Nafarroako lehiakidea 'El Conquis' saiora joango da gaur, Panaman bizitakoak azaltzera.
Patxi Alonsok aurkezten duen saioak, halaber, dueluaren osteko irudiak emango ditu, eta talde urdineko lehiakideek Iñakiren kanporaketa nola hartu zuten erakutsiko du. Horrez gain, talde gorriaren egoera ere azalduko dute, eta hurrengo atalaren aurrerapenak izango dituzte ikusgai. Zer gertatuko da Angoso taldearekin? Lau lehiakide bakarrik izanda, gai izango al da aurrera egiteko? Nola amaituko du David Secok?
Solasaldian, ohiko conquistologoak eta Eneko Van Horenbeke kapitain kanporatua arituko dira, aurtengo edizioko lehiakide kanporatuekin batera. Ainhoa eta Txurru Gaztearen set-ean egongo dira, eta Humberto beste pertsonaia baten azalean sartuko da.
'El Conquis' eztabaida-saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.