Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Sporting de Huelva - Real Sociedad eta Eibarko pilota jaialdia, gaur, EiTBn

EiTB

Eskubaloiko Erregina Kopako finala ere eskainiko da euskal talde batek jokatuz gero.

  • Eibarko pilota jaialdia, igandean, EiTBn.

    Eibarko pilota jaialdia, igandean, EiTBn.

Huelvara eramango gaitu igandeko lehen kirol emankizunak. Iberdrola Ligako Sporting de Huelva vs Real Sociedad partidaren berri emango digute Naxari Altunak eta Larraitz Lucasek 12:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

16:00etako herri kirolen tartean, goizean Berrizen jokatutako Banakako Urrezko Aizkolarien Txapelketako jardunaldiaren kontakizuna egingo digute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.

17:00etan, zuzeneko pilota emanaldia izango dugu Eibarko Astelenatik. Jaialdiko bi partida eskainiko dira: Ezkurdia - Tolosa vs Elezkano II - Martija eta Victor vs Irribarria (Buruz Buruko Txapelketa). Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Bestalde, euskal talderen batek eskubaloiko Erregina Kopako finala jokatzen badu, partida zuzenean jarraitu ahal izango dugu 13:00etan ETB4n eta eitb.eus-en.

Aurretik, 12:00etan, erremonteko Sagardoaren Txapelketako finalerdiak izango ditugu ikusgai.