Itxi

telebista

'El Conquis'en 17. atala

Bateratze faserik odoltsuena iritsiko da gaur 'El Conquistador' saiora

EiTB

Lehiakideek banaka egin beharko duten immunitate jokoa kanibalen proba izango da. Gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Kanibalen jokoan erabiliko duten txerria

    Kanibalen jokoan erabiliko duten txerria. Irudia: EiTB

"El Conquistador del Pacífico" saioaren 17. atalean, abenturan jarraitzen duten 16 lehiakideek parte-hartzaile guztiek izaten duten lehen helburua lortu dute: bateratze fasera iritsi dira.

16 astez talde bezala sufritzen egon ostean, denek espero zuten bakarkako borrokaren iritsiera; izan ere, bakoitzak nor den erakutsiko du, eta dagoeneko kalkulatzen hasiko dira nola sartu final handira. Finalera iritsi aurretik, baina, oraindik asko dago egiteko eta sufritzeko.

Guztiek dakite bateratze fasea aurrekoa baino korapilatsuagoa izan ohi dela, eta abenturazaleen buruetan hainbat galdera daude: nolakoa izango da kanpamentu berria? Janari gehiago egongo al da? Zein izango da lehen immunitate jokoa? Galdera asko eta erantzun gutxi. Baina, dagoeneko aurrera dezakegu lehen immunitate proba odoltsua izango dela, "El Conquistador" saioaren ohiko erronka bat: kanibalen jokoa.

Gaur ikusiko dugu nork daukan bene-benetan irabazteko gogoa eta nor den zinez gose: eguna hasteko, hozka egin beharko diote aurrean jarriko dieten jakiari.

Lehen proba honek ez du argituko abenturaren etorkizuna, baina Pazifikoan bakoitza nor den erakusteko balioko du.

Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Aurrez emititutako atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.