Itxi

telebista

ETB2n, 14:00etan

'Atrápame Si Puedes' saioko parte-hartzailerik lehiakorrenak, zakuaren bila

EiTB

Rosa, David, Celeste, Ainhoa, Joseba eta Imanol izango dira nor baino nor gehiago Patxi Alonsok gidatzen duen saioan aste honetan.

  • 'Atrapame Si Puedes' saioan, zakuaren bila.

    'Atrapame Si Puedes' saioan, zakuaren bila.

'Atrápame Si Puedes' saiotik pasatu diren lehiakiderik abilenetako eta dibertigarrienetako batzuk berriz parte hartzeko aukera izango dute aste honetan. Patxi Alonso gidari duen lehiaketak 100.000 euroko zakua du pilatuta, eta orain arteko parte-hartzailerik lehiakorrenak bilduko ditu aste berezi honetan zaku hori eskuratzeko aukera emateko.

Rosak 56.500 euroko zakua irabazi zuen, Davidek 6.000 eurokoa eta Josebak 4.500 eurokoa. Celeste eta Ainhoa zenbait alditan iritsi ziren finalera, eta zakua irabazteko zorian egon ziren. Horiekin batera, oso argia eta maitatua den Imanol arituko da bertan.

A por el bote izenburupean, gaurtik ostirala bitartean izango da ikusgai 'Atrápame Si Puedes' saioa, 14:00etatik 15:00etara, ETB2n eta eitb.eus-en.