telebista
Audientzia
'El Conquistador' bere ordu-tartean nagusi, % 23,7ko audientzia-zatiarekin
EiTB
301.000 ikus-entzulek bat egin dute abenturaren hamazazpigarren atalarekin, Euskadin eta eragin eremuan.
-
Bateratutako taldea, 'El Conquis'en
'El Conquistador del Pacífico' audientzia-buru izan da berriro ere astelehen honetan bere ordu-tartean, % 23,7ko kuota bereganatu baitu. Julian Iantzik aurkezten duen realityak 301.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan. Abenturaren hamazazpigarren atal honetan, kanibalen probak ireki du etapa bateratua.
Denboraldian zehar, saioak lidergoari eutsi dio bere ordu-tartean: batez beste, % 21,9ko audientzia-zatia eta 316.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.