Itxi

telebista

'El Conquis'en 20. atala

Caballo jakin-minez egongo da joko erabakigarri baten aurretik, gaurko atalean

EiTB

Lehiakideak hirukoteka banatuko dira bi zutoinen artean sokarekin igotzeko jokorako; lehenik, soka aurkitu beharko dute koordenatu batzuen laguntzaz. 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Caballo, "El Conquis"eko lehiakidea

    Caballo, "El Conquis"eko lehiakidea

Lehiakideak berriz ere hirukoteka banatu beharko dira "El Conquistador del Pacífico" saioaren 20. atalaren immunitate jokorako. Arazo bakarra dago: hamahiru dira eta, beraz, bat kanpoan geldituko da. Zein izango da hirukote baten ere ez egotearen ondorioa? Badirudi Caballo galdera honen erantzuna jakiteko irrikaz dagoela eta bere burua aurkeztuko du kanpoan geldituko den laguna bera izateko; bere gain hartuko du erabaki garrantzitsu hori.

Jokoa saioko proba klasikoetako bat izango da: bi zutoinen artean sokarekin igotzeko jokoa. Baina, desafioa zailtzeko, hirukoteek lehenik soka aurkitu beharko dute koordenatu batzuen laguntzaz. Kanpamentu bateratuko "izurritsuek" (Maider, Luisito eta Leti San) aukera berri bat izango dute beraien indarra aldarrikatzeko eta, pixkanaka, ustezko faboritoak kanporatzen joateko.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.