telebista
Kirolak
Italiako Giroko 19. etapa, gaur, zuzenean
EiTB
Gauean azken urteotako buruz buruko finalak izango ditugu ikusgai 'Gure Bideoteka' tartean.
-
Pascal Ackermann, Italiako Giroan. Argazkia: EFE
Egunero legez, 13:30ean egingo dute bat ETB4k eta eitb.eus-ek Italiako Giroarekin (15:00etan ETB1en jarraituko du emanaldiak). Treviso eta San Martino di Castrozza herrien artean jokatuko den 19. etapa laburra izango da, 151 km, eta amaiera maldan gora izango du.
Gauean, 22:25ean, 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko da ETB1en eta eitb.eus-en, Urrutikoetxeak eta Irribarriak jokatutako buruz buruko finalak eskaintzeko: Olaizola II vs Urrutikoetxea (2015), Urrutikoetxea vs Irribarria (2016) eta Irribarria vs Bengoetxea VI (2017).