Itxi

telebista

21. atalaren aurrerapena

Luisito, bakarrik, kinka larrian

EiTB

Ausardiaz jokatuta, hankaz gora jarri du Luisitok 'El Conquistador del Pacífico' saioko abentura. Bakarrik dago orain.

  • Luisito.

    Luisito. (Argazkia: EiTB)

Ausardiaz jokatuta, hankaz gora jarri du Luisitok 'El Conquistador del Pacífico' saioko abentura. Bakarrik dago orain; Krasi, Iker eta Ibai kanpamentura itzuli dira, eta, hori gutxi balitz bezala, Lekue galdu izanak egoera dramatikoan jarriko du taldea.

Hartutako erabakiaren ondorioak ez dira baloratzeko errazak, baina Luisitok badaki etorkizuna ez dela erraza izango, eta kezka handienetakoa da Krasi aldartetsuari aurre egitea.

Krisiak krisi, arazoak arazo, lehiakide bakoitzak bere balioa erakutsi beharko du immunitate jokoan, lehia bakarka egin beharko dutelako.

Aste honetako erronka oso estua izango da, beste behin. Itsasoan barrena, igerian egin beharko dute lehiakideek, ahoa ur gaziz bete, eta arku baten gainean dagoen kaiku batera bota. Lana ez da erraza izango, ahoa bete ur igerian aritzea ez delako batere erosoa, arnasa hartzeko zailtasunak eragiten dituelako, batez ere. Soka batzuetatik gora egin beharko dute ondoren, ur tantarik galdu gabe.

Finala gero eta gertuago dute lehiakideek, baina azken esfortzua egiteak sari bikaina ekarriko du astelehenean: kanpamentu aberatsean gaua pasatzeko aukera, eta immunitateak ematen duen lasaitasuna eskuratzea.

Ez galdu 'El Conquistador del Pacífico', gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieran atarian ikus daitezke.