Itxi

telebista

22:15ean

'Orgullo: ¿fiesta o reivindicación?' erreportaje berezia, gaur, ETB2n

EiTB

LGTBI kolektiboaren eskubideen eta aniztasun sexualaren aldeko mobilizazio erraldoia hasi zeneneko 50. urteurrena betetzen da aurten.

  • 'Orgullo: ¿fiesta o reivindicación?' erreportajetik ateratako irudia.

    'Orgullo: ¿fiesta o reivindicación?' erreportajetik ateratako irudia.

Gaur, ekainak 28, Euskal Telebistako bigarren kateak Orgullo: ¿fiesta o reivindicación? erreportaje berezia eskainiko du. LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren 50. urteurrenean, ETB2k hainbat ekintzaile, artista, kirolari eta politikariren hausnarketak bilduko ditu.

1969ko ekainaren 28an New Yorkeko Stonewall pubean egin zuten sarekadaren ondoren, iskanbila ugari sortu zen eta LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko mobilizazio erraldoia hasi zen. Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren hastapena izan zen.

Aurten 50 urte bete dira eta eztabaidan dauden hainbat gai erantzuten saiatuko dira erreportajeko protagonistak; besteak beste, egungo ospakizunen eredua eta helburuak, edota, aldarrikapenaren gehiegizko merkantilizazioa. Gaur egun, jaiak hartu duen itxuraren kontra azaltzen diren ahotsak badira; horiek, jatorri eta sorrerara bueltatzeko apustua egiten dute. Aztertu beharrekoa ere, Vox alderdi politikoaren gorakadak suposatzen duen arriskua.

Harrotasunaren 50. urteurrenean, hainbat protagonisten iritziak, bizipenak eta pasadizoak bilduko dituzte. Tartean izango dira, Carla Antonelli ekintzaile eta politikaria, Kike Sarasola enpresaria eta Natalia Martos abokatua. Ainhoa Etxaiderekin, Victor Rodriguez waterpolo jokalariarekin eta Luis Antonio de Villena poeta eta idazlearekin ere solastatuko dira. Gainera, euren homosexualitatea publikoki azaldu duten bi politikari izango dituzte gonbidatu: Iñigo Iturrate eta Iñaki Oyarzabal. Bukatzeko, La Otxoa eta La Santamari(c)a hartuko dituzte lagun.

22:15etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en, Orgullo: ¿fiesta o reivindicación? erreportaje berezia.