Itxi

prentsa oharrak

'ETB Kantxa'

Urduñako pilota jaialdia, ostiralean, zuzenean, ETB-1 eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Lemuno eta Jaunarenak jokatuko duten buruz buruko bigarren mailako txapelketako partida izango da ikusgai.

Ostiraleko ''ETB Kantxa'' saioak Orduñako pilota jaialdiarekin bat egingo du 22:15etik aurrera eta hasteko, Berasaluze VIII-Beloki eta Arretxe II-Begino bikoteek jokatuko duten norgehiagoka eskainiko du. Ondoren, bigarren mailako buruz buruko txapelketako partida jokatuko dute Lemuno eta Jaunarenak eta guztiaren berri emanez, Xabier Euzkitze, Josean Tolosa eta Koldo Aldalur egongo dira. Emanaldia eitb.com-en ere ikusgai izango da.